XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Artistak beti inguratzen gaituenaren zentzua eta esanahia ezkututik ateratzen ekiten du, gure mugak eta beldurrak sendatuz;

horiek baitira heriotzaren beldur metafisiko gorenaren aurrean bizitzaren sentimendu tragiko deitutako deserosotasun existentziala osatzen dutenak.

Ideologia eta teknika Lege...

Abangoardien gailurra eta krisia

Beste ezer baino lehen, Oteiza artista da, eskultorea, eta bere erro horietatik abiatzen da poeta, hizkuntzalari edo matxino bihurtzeko.

Bere proposamenaren jatorria eta garrantzia, eskultura ofizio gisa ez eta helburu sortzaile zein transzendente gisa kontsideratzean datza.

Gainerako ekarpenak alde batera utzita, bere eskulturagintza mende honetan kalitate plastikoaren aldetik onenetakoa da eta, aldi berean, arte modernoko mugarria ere bai.

Baina gainerako sortzaile nagusiekiko ezinbestean nabarmenarazten duen ezaugarria bere ahalegin estetiko-filosofikoaren maila da.

Hau bere obraren garapen esperimentalak duen koherentzia guztiz handiaren emaitza da eta bukaera ondoriozko hutsa zein eskulturagintzari uztea du.

Oteizaren obraren esanahiak, abangoardien amaieran maisu gisa izan duen zereginean du funtsa; espazio hutsaren (ezkutuaren) maisu eta gizakiaren ikuspegi estetiko-izpiritual berriaren iragarle (ahoa itxi dioten iragarle) izan baita.

Arte modernoa bere alderdi razionalistan Cézannerekin hasi, Picassorekin garatu (...)